El día sábado 30 de marzo de 2019 tendrá lugar la XXVI Media Maratón AzkoitiAzpeitia Memorial Diego García, (Gipuzkoa).
Oinarrizko datuak
Informazio gehiago
Badator Diego Garciaren Oroimenezko XXVI. Nazioarteko AZKOITIAZPEITIA Maratoi Erdia. Historia egin duten 25 edizio bizi izan baditugu 2018 urte-arte, 2019ko Martxoaren 30ean, TXAPELDUN HISTORIAK kontatzera eta bizitzera eramango zaituztegu.
Izan ere, 2019.urtean 25 urte betetzen dira, Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzdadok Helsinkin lortu zuten garaipen hirukoitz hartaz. Balentria hura gogora ekarrita, AzkoitiAzpeitia lasterketarekin bat hasi zen historia jarraitu nahi dugu kontatzen. Txapeldun handien historiak, historia ahaztezinak. Esfortzu, elkarlan eta eskuzabaltasun historiak. Inspiratu eta bultzatu gaituzten historiak.
Baina, beste txapeldunen historia asko dago AzkoitiAzpeitian. Ez direlako txikiak, grina eta leialtasuna erakusten dutenak, gure proba aparteko egiten duten historiak.
Denok gara lasterketaren historiaren parte, eta irabazleez edo korrikalari ospetsuez gain, lasterketa honetan parte hartzen, laguntzen edo zabaltzen duten oro, sentitu daiteke TXAPELDUN.
AZKOITIAZPEITIA
TXAPELDUN HISTORIAK
Última modificación: 04/02/2019
1723 Pruebas Creadas
484 Usuarios registrados
18 Usuarios online